Martxan
Featured Nabarmenduak

“Munduari bira eman zion ontzia” erakusketa

Iruñeko Planetarioa

Karrikirik, Pamiela argitaletxearekin batera, Joseba Sarrionandiak idatzitako Munduari bira eman zion ontzia liburuko ilustrazioekin erakusketa antolatu du, Iruñeko Planetarioan otsailaren 21etik martxoaren 5era bitarte. ERAKUSKETA Karrikirik, Pamiela argitaletxearekin batera, Joseba Sarrionandiak idatzitako Munduari bira eman zion ontzia liburuko ilustrazioekin erakusketa antolatu du, Iruñeko Planetarioan otsailaren 21etik martxoaren 5era bitarte. Goizetan bisita gidatuak izanen dira, Iruñerriko eskola, ikastola eta institutu desberdinetatik hurbilduko dira, guztira 350 gazte. Euskaltegietako taldeak ere bertaratuko dira. Planetarioaren ordutegian erakusketa bisitatzeko aukera izanen da. Ares ilustratzailearen irudiz osaturiko erakusketa ederra, libururako egindako ilustrazioak pasarteekin batera aurkeztuko dira, liburuan presente dauden gaiekin, bidaiatzeko aukera eskainiz. Erakusketa abiatzeko egunean, otsailaren 21ean, 19etan, Planetarioan bertan, Joseba Sarrionandiak, Oihane Garmendiak eta Mirentxu Oteizak liburuaren inguruko solasaldian hartuko dute parte. Sarrera librea izanen da hurbildu nahi duen ororentzat. Liburua eskuragai duzue Xabier karrikako Karrikiri Euskal Dendan eta baita online dendan ere. Informazio gehiago nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan: Karrikiri: bulegoa@karrikiri.eus / liburuak@karrikiri.eus; Telefonoa: 948 225 845 / 695 905 607 MUNDUARI BIRA EMAN ZION ONTZIA UNITATE DIDAKTIKOA Bi proiektu desberdin, eta aldi berean, haien artean osagarriak direnak proposatu zaizkie ikastetxe eta euskaltegi desberdinei. Bata hizkuntz adierazpenean eta bestea adierazpen artistiko eta filosofikoan oinarritutakoak hain zuzen ere, azkeneko hau Oihane Garmendiak sortuta. Mirentxu Oteizaren laguntzarekin ondu dugu proposamena. Proiektu hauek aritu […]

Doan