Antzerkizale Egunaren ospakizunak berez egun bat lehentxeago hasiko dira, hilaren 13an, arratsaldeko 17:30ean Berriozarko Kulturgunean egin den mahainguru batekin: Zer da EHAZE? Zer leku du euskal antzerkigintzak Nafarron? Noruntz goaz? Nortzuk? Oztopoen aurrean aukera berriak eraikiz.
Larunbatean, berriz, hilaren 14ean, goizeko 11:00etan hasiko dira ekitaldiak eta iluntzeko 20:00ak arte luzatuko dira: haur zein helduendako tailerrak, euskalgintzako eragileen partetik eginiko irakurketa dramatizatuak (Karrikiri bertan izanen da), bakarrizketak, ipuin kontalariak, mikro-antzerkien zirkuitoa, manifestu irakurketa eta 2013ko EHAZE saria eta bukaerako antzezlana.
Esan bezala, hilaren 14ko saioetan parte hartzeko sarrerak 10 eurotan eskuratuko dituzue Karrikiri dendan edota antzerkizale@hotmail.com helbidean eskatuta.
Animatu eta parte hartu!!
Honatx gaurko Berrian agertutako notizia Antzerkizale Egunaren inguruan.