UDABERRIKO PILULAK 2019

UDABERRIKO PILULAK 2019

Indarberritzeko solasaldiak

Euskaltzaleen Topaguneko Iñaki Sagardoi eta Oskar Zapata gonbidatu ditugu, 2019ko Euskaraldiaren balorazioa egiteko eta datuak azaltzeko. Ariketa honekin izandako bizipenak, iaz bizitakoak, ezustekoak partekatzeko aukera eskaini nahi dugu. Barruak ustu, indarberritu eta aurrera ekiteko.

Hitzordua gaur, 19:30ean, Karrikirin, sarrera musu-truk.

Bigarren saiora Jon Sarasua hurbilduko zaigu. Bertsolari, irakasle, Garabidekide eta besteak bete, Hiztunpolisa liburuaren egilea. Euskaltzaleen autoeraketaren gaitasunaz arituko da. Aurrera begira, euskaltzaleek ditugun erronka eta aukereren inguruan hitz egingo du. Ideiak, berritu, freskatu baliogarri izango dela uste dugu. Beti baita interesgarria Jon Sarasua entzutea, beti baita interesgarria hausnartzea. Eta oraingoan, biak batera egingo ditugu.

Apirilaren 16an, asteartearekin, arratsaldeko 19:30ean.

Udaberriko pilulak 2018

Udaberriko pilulak 2018

Pilulak 2018

 

Feminismoa bidelagun, hiztun komunitatea indarberritzen tituluarekin dator aurtengo Udaberriko pilulak zikloa. Martxoaren 12tik 26ra, astelehenero, Udaberriko pilulak zikloa garatuko dugu.

Egitaraua:

– Martxoaren 12an, 19:00etan, “Euskalgintza eta Feminismoa: bidaikidetza oparo posible bat” Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelekin.

– Martxoaren 19an, 19:00etan, “Ba al dago hizkuntza neutrorik? Euskara generoz ere mintzo da” Jone Miren Hernandez eta Jaime Altunarekin

– Martxoren 26an, 18:00etan, “Iruñea: emakumeen hiria” ibilbidea Iruñeko Alde Zaharra barna Ana Diez de Urerekin.

 

Bukatzeko, pilula literarioak

Bukatzeko, pilula literarioak

Jon alonso

Eta horrela, ibilbide literarioarekin emanen diogu amaiera Udaberriko Pilulak: indarberritzeko solasaldiak zikloari. Jon Alonso idazle iruindarrak prestatutako ibilbidean parte hartu nahi baduzu, Karrikiri euskal dendako atarian arratsaldeko 19.00etan elkartzea proposatzen dizugu.

Taldetxoa osatu eta “Txakolina Iruñeko edaria zenean” ibilbide literarioarekin hasiko gara. Hala ere, lasai, zeren 19.00etarako iristen ez bazara, bisitatuko diren edozein tabernetan batu zaitezke.

Hementxe ibilbidea: Leiho (Xabier karrika 7), El vallado (Udaletxe plaza), Calixto (San Frantzisko kalea) eta Kandela (Indatxikia 14).

Mila esker zikloan parte hartu duzuen guztiei!!

 

 

Udaberriko pilulen azken txanpa

Udaberriko pilulen azken txanpa

Iturria: Topatu.eus

Auzia ez da izan ala ez izan.

Nolako edo halako izan. Kontua ez da hori.

Kontua ekitea da.

Egitea.

Egiten duguna gara.

Izatea egitea da.

…….

Udaberriko Pilulak: indarberritzeko solasaldiak  zikloaren bigarren saioan Lorea Agirre kazetariak “Bagar nor” Korrikako mezuak gorde duena kontatuko digu. 20. Korrika Iruñean amaitzen dela aprobetsatuz, Bilbon irakurritakoa gogoratuko du Karrikiri Euskaltzaleon Topagunean heldu den ostegunean arratsaldeko 19.00etatik aurrera.

Eta hurrengo egunean, apirilaren 7an, ostirala, Jon Alonsok ibilbide literarioa eskainiko digu Iruñeko alde zaharreko karriketatik. Umorez, literaturaz mintzatzen eta txakolinarekin emanen diogu bukaera Udaberriko pilulak zikloari. “Txakolina Iruñeko edaria zenean” izanen da zikloaren azken saioa.

Saio guztiak 19.00etan hasiko dira, Xabier karrika 4an.

KARTELA

“Bagara nor” Korrikako mezuak gorde duena, apirilaren 6an

Duela bi urte Bilbon irakurritako Bagara nor mezuaz arituko da Lorea Agirre apirilaren 6an, Karrikirin. Lorea Agirrerekin jarraituko dugu zikloa eta bukatzeko, hurrengo egunean, Jon Alonso idazleak ibilbide literarioa eginen du arratsaldeko 19.00etatik aurrera.

Atzo, Garikoitz Goikoetxearekin eman genion hasiera “Udaberriko Pilulak: indarberritzeko solasaldiak” zikloari. Berriako kazetariak Euskara irabazteko bidean liburua aurkeztu zigun gerturatutako irakurzaleoi.

 

Hementxe datak eta orduak:

– Lorea Agirre “Bagara nor” Korrikako mezuak gorde duena, apirilaren 6an.

– Jon Alonso “Txakolina Iruñeko edaria zenean”, apirilaren 7an.

Saio guztiak arratsaldeko 19.00etan hasiko dira. Aforoa bete arte.

 

 

“Euskara irabazteko bidean” martxoaren 28an, Karrikirin

“Euskara irabazteko bidean” martxoaren 28an, Karrikirin

eusakra irabazteko bidean_azala_def.indd

 

 

 

Garikoitz Goikoetxearekin emanen diogu hasiera Udaberriko Pilulak:indarberritzeko solasaldiak zikloari.

Martxoaren 28an, Berriako kazetariak “Euskara irabazteko bidean” liburua aurkeztuko digu arratsaldeko 19.00etan Xabier karrikako gure egoitzan.

Sarrera libre, aretoa bete arte.

Sipnosia:

Euskara irabazteko bidean, Garikoitz Goikoetxea: Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai.
Euskara biziberritzeko bidean aldaketak datozen sentsazioa. Aurrerapena egin du euskarak azken hamarkadetan. Aurrerapen handia. Baina bide luzea dago aurretik. Beste egoera bat zabaltzen ari da. Orain arteko erronkei beste batzuk eransteko garaia: ezagutzari erabilera, aldekotasunari aktibazioa, bihotzari mingaina. Giroa. Elkarlanerako bide sendoagoak ere hasi dira urratzen euskalgintzako eragileak. Aldaketa politikoaren arrastoa nabari da euskararen arloan ere; akordioen bidea zabaltzen ere hasi dira han-hemen. Eta nahia. Batez ere nahia. Egoera aldatzeko nahia nabari da batean eta bestean, etsipen kutsutik aldentzekoa, egoera berriari egoki erantzutekoa, euskara irabazteko bidean jartzekoa. Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai: bidea egiteko. Bidea irabazteko. Euskara irabazteko. Euskarak irabazteko.

“Udaberriko Pilulak: indarberritzeko solasaldiak” zikloak udazkenean antolatutako Euskaraz eroso aritzeko pilulak ikastaroari jarraipena eman nahi dio Karrikiri Euskaldunon Topaguneak, euskaraz bizitzeko gogoa indarberritzeko dosiak eskainiz.

Solasaldiak:

  • Martxoaren 28an: Garikoitz Goiekoetxea, “Euskara irabazteko bidean”
  • Apirilaren 6an: Lorea Agirre, “Bagara nor” Korrikako mezuak gorde duena
  • Apirilaren 7an: Jon Alonso, “Txakolina Iruñeko edaria zenean”

 Informazio gehiago  948 225 845 telefonoan edo bulegoa@karrikiri.eus