2019/11/21 | Euskaraldia
Hemen da 2. Euskaraldia!
Nafarroako Euskaraldiaren aurkezpena izanen dugu Zentral Aretoan, azaroaren 23an, 11etan.
Euskaltzaleen Topagunea gonbidapena jaso dugu, eta hemendik, zuei ere, luzatzen dizuegu gonbidapen hori: etorri Euskaraldia elkarrekin ospatzera.

Hitzordua: Zentral Aretoan, Iruñean, Azaroak 23, 11etan. Zatoz!
Euskaraldiak bi urterako zikloa izango du aurrerantzean. Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea xede du Euskaraldiak. 2020ko udazkenean egingo da bigarren ariketa sozialak eta bi ardatz izango ditu: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea (2018ko edizioan bezala) eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera babesteko neurriak bultzatzea.
Ahobiziak eta Belarriprestak lehen bezala, orain Ariguneak ere. Zer ote?
Martxan!
2019/11/18 | Haur eta gazte literatura
Haur eta gazte literatura hamabostaldia 2019, Karrikirin, Xabier karrika 4. Iruñea.
IRAKURTZEKO GAITASUNA GARATZEKO PROPOSAMENAK (Azaroak 20, 19:00etan, mahai ingurua)
Partaideak hauek izanen dira:
Amaia Irazusta (Maleta Ibiltaria & Kanon literarioa, EIBZ)
Arantxa Agirreurreta (Solasaldi Dialogikoak, Lekunberriko Eskola)
Irene Lopez (JUUL Sariak, Ikastolen Elkartea)
Aitziber Eskubi (Bikoteka Irakurtzen, San Frantzisko IP)

Sarrera librea. Ahal dela, parte hartzeko izen ematea email bidez: bulegoa@karrikiri.eus
2019/11/16 | Liburu aurkezpenak
Bi liburu aurkezpenen berri eman nahi dizuegu oraingoan: Unai Elorriagaren Iturria, azaroaren 26an eta Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak azaroaren 27an. Idazleak haien eleberriak aurkeztera hurbilduko zaizkigu. Gorde datak zuen agendetan. Liburuak dagoeneko eskuragai dituzue Xabier karrikako dendan eta baita Online dendan ere.
- ETXEAK ETA HILOBIAK (Bernardo Atxaga). Kasu lekuari: Plazaran! (Kale Nagusia 31) azaroak 27, 19etan. Mikel Bujanda arituko da aurkezle lanetan. Liburua aurkezpen lekuan bertan eskuratzeko aukera izanen da.


2019/11/14 | Berriak, euskaldenda, Haur eta gazte literatura
Haur eta gazte literaturarako hamabostaldirako, Ana Ibañez handiak, iazko Etxepare Sariko irabazlea (Dani Martiarenaren, Kosimoren katiuskak liburua ilustratze lanagatik), eskaparatea ezin dotoreago apainduta!
Etor eta ikus! Sar eta haur eta gazte literaturako gomendioak ezagut!


2019/11/13 | Euskaraldia
Iazko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2. Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia izanen dugu Zentral Aretoan, azaroaren 23an, 11etan.
Euskaltzaleen Topagunearen gonbidapena jaso dugu, eta hemendik, zuei ere, luzatzen dizuegu gonbidapen hori: etorri Euskaraldia elkarrekin ospatzera.
Hitzordua: Zentral Aretoan, Iruñean, Azaroak 23, 11etan. Zatoz!

Euskaraldiak bi urterako zikloa izango du aurrerantzean. Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea xede du Euskaraldiak. 2020ko udazkenean egingo da bigarren ariketa sozialak eta bi ardatz izango ditu: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea (2018ko edizioan bezala) eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera babesteko neurriak bultzatzea.
2019/11/9 | Haur eta gazte literatura
Hemen da aurtengo Hau eta Gazte Literatura Hamabostaldia.
Bi hitzordu garrantzitsurekin:
- BIBLIOTEKARI BATEK OFIZIOARI BEGIRATZEN (Azaroak 13, 19:30ean, hitzaldia)
Asun Agiriano (Arrasateko liburutegiko arduraduna eta Galtzagorri Elkarteko kidea)
- IRAKURTZEKO GAITASUNA GARATZEKO PROPOSAMENAK (Azaroak 20, 19:00etan, mahai ingurua)
Amaia Irazusta (Maleta Ibiltaria & Kanon literarioa, EIBZ)
Arantxa Agirreurreta (Solasaldi Dialogikoak, Lekunberriko Eskola)
Irene Lopez (JUUL Sariak, Ikastolen Elkartea)
Aitziber Eskubi (Bikoteka Irakurtzen, San Frantzisko IP)

Dendako erakusleihoa Ana Ibañez (Etxepare saria 2018) ilustratzaileak egina.
Parte hartzeko izen ematea email bidez: bulegoa@karrikiri.eus