@anegebara Kondestablen izan genuen ipuin kontalari bezala. Eta @josevisky ere egon zen bere ilustrazio tailerrean eta @labasarea -ko kristalak marrazten.
Hasiera guztiak ongi dakigun bezala, ez dira berdinak izaten. Baina hasiera aunitzek formula bera elkarbanatzen dute, adibidez : Hiru, bi, bat; Hemen da udazkena. Udazkena gainean dugu, eta udazkenak gaztaina zaporea du, jertse potoloaren testura, kolorea gorrixka, zaparrada doinua eta usain Ipuingarria.
Bertze behin, ahozkotasuna, ilustrazioa, poesia, musika eta ipuinaren bitartez, ateak irekiko dizkiogu gure irudimen kolektiboari. Ipuinak entzutetik eta irakurtzetik haratago doa Ipuingarria. Gure komunitatea elkartzeko espazio bat sortu nahi izan dugu, gure txikiei haien herriko artistak ezagutzeko hitzordua jarri eta ez hain txikiei ere gozamenerako uharte bat eskaini.
Aurtengoak gainera, ezinbertzean berezia behar du, hirugarren aldiz ospatuko baita ipuinaren jaia; Eta ipuin zaleok ongi dakigun bezala, hiru zenbakia magikoa da. Hiru anaia ziren Makilakixkiren familian, hiru bisita egin zioten deabruek errementariari eta hiru, otsoak jan nahi zituen txerriak. Ez al zaizue tenore ezin hobea iruditzen gure bizitzetan ipuinei ematen diegun espazioa, hiru bider handitzeko?
Azaroak 9an Kondestablen abiatuko dugu hirugarren edizioa eta azaroak 12ra arte Laban aukera izanen duzue unibertso zoragarri honetaz gozatzeko. Dena esanda dago eta dena esateke, bazatoz? Bat, bi, hiru: Hemen da ipuingarria!
Ipuin bat eta bertze, udazkena iritsi da eta zu ipuin zale, seguru, jakin minez josia egonen zarela. Aurten ere liburuaren festa ospatuko ote da? Noski baietz! Zorionekoak gu, iristear baitago ipuingarria izango da!
Literaturaren unibertso txiki hau handituz doa. Bertze behin iruñako alde zaharrean izanen gara, Kondestable eta Laban ilusioz gainezka. Ipuinen berotasunean gozatu, bidaiatu eta amesteko.
Ahozkotasunari, ilustrazioei, poesiari eta ideia zoroenei ateak zabalduz. Liburu baten azala irekitzea bertzetik ez baita behar hegan egiteko eta irudimenaren sumendia esnatzeko.
Guk zuekin ospatu nahi dugu ipuinaren jaia eta azaroaren 3tik 6ra hamaika aukera izango ditugu. Tailerrak, kontaketak, liburu aurkezpenak, aholkularitza, eta sorpresa ugari. Badator udazkena eta harekin liburuaren jaia. Zatoz, ipuingarria izango da.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.