Toño Muro – Hitzen Hotsak III

Toño Muro – Hitzen Hotsak III

Hitzen Hotsak III zikloaren 2. hitzaldi musikatua hemen da.

Igande honetan, apirilaren 7an, Toño Muro izango dugu Karrikirin. Formatu honi jarraiera emanez, lau galderen bidez bere lanaren inguruan hitz egingo du. Saioa eguerdiko 12etan izanen da, sarrerak 6€an.

Toño Muro kantaria 1977az geroztik Tocamas, Fuletamol, Motos edota Fiebre taldeetan aritu da, ia beti Marino Goñi Gor diskoetxeko burua alboan izan duela. Euskal musikagintzan loria Balerdi Balerdi taldearekin lortu zuten 90eko hamarkadan, Lore etxea bezalako kantuei esker. Literatura du pasioa, eta musikaren alde irrazionala gogoko

Argia aldizkariatik hartua

Tempo de Exilio

Tempo de Exilio

Hilabete lehenengo asteburuko agenda betea dator: Apirilaren 5ean, ostiralarekin, ‘Tempo de exilio’ liburua aurkeztuko dugu Karrikirin, Xabier karrika 4an. Poema liburu honetan, Joseba Sarrionandiaren poemak biltzen dira, euskaraz eta galegoz, Isaac Xubínek itzuli dituenak. Euskaratik galegora egindako itzulpenak, gazteleratik pasa gabe, alegia. Egilea bera izanen da gurean, eta haren laguntzaile eta aurkezle lanetan Ruper Ordorika izanen du. Ekitaldi irekia izanen da.

IBON RG Karrikirin

IBON RG Karrikirin

Bihar, martxoak 22, Ibon RG izango dugu Karrikirin bere LP bikoitza aurkezten.

Arratsaldeko 20:00tan izango da, sarrera musu-truk.

“Herri kantaren erroetara jo du; esperimentazioaren esperientzia makulu, piezak entzulearen memorian irauteko nahia akuilu. Norabide, kolore, ertz eta instrumentu askotako musikaria da, baina ahotsean oinarrituriko disko gordin eta biluzia kaleratu berri du: Hil zara

Argia aldizkariatik hartua

Elkarrizketa osoa

 

HITZEN HOTSAK III. ZIKLOA

HITZEN HOTSAK III. ZIKLOA

Hitzen hotsak aurrera doa, oraingo honetan III. edizioa aurkezten dizuegu.

Ines Osinaga izango da hasiera emango dion lehenengo sortzailea.

Igande honetan, otsailak 10, goizeko 12etan, formatu txikiko hitzaldi musikatuaz gozatzeko aukera izango dugu.

Sarrerak Karrikirin salgai 6€tan.

 

Azaroaren 18an, IZARO

Izaro Andres Zelaieta 1993ko gabonzahar egunean jaio zen Mallabian. Urte betez Fisikako ikasketetan proba egin ondoren, Komunikazioko Gradua ikasi zuen Donostian eta ordutik bertan bizi da.

2014an hasi zuen bere ibilbide musikala Paradise kantuarekin, eta 2016an “om” izeneko bere lehen diskoa kaleratu zuen. Ordutik oholtza gainera igotzen da IZARO izenoean. Iker Lauroba Alonso, oriol Flores Arisa, Julen Barandiaran Blanco eta Garazi Esnaola Balerdi dira IZAROrekin lanean diharduten musikariak.

Erraietatik jaiotzen zaion musika intimo eta sentsibilitate sakonekoak ingurukoak harrapatzen ditu era saihestezinean. IZARO “eason” izeneko bere bigarren diskoa aurkezten ari da.

www.izaromusika.com-tik hartua.

Igande honetan, 18an, IZARO izango dugu gurean. Jakinen duzuenez sarrerak agortuak daude duela asko, baina hementxe utziko dizuegu abesti aproposa udazkenerako .

 

https://www.youtube.com/watch?v=yY2-CMjxbS4