Azaroaren 8an, ostirala, 19.30ean, Karrikirira (Xabier karrika 4, Iruñea) hurbilduko zaizkigu Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola.
Hitzen Hotsak, formatu txikiko hitzaldi musikatuen zikloaren amaiera izanen da. Horregatik eskaintza berezia dugu, kontzertua eta pintxopotea 3 euroren truke.
Honatx Karrikiriko lagun den Irati Majuelok Argian idatzitako artikulua.
Joan, ez joan, zalantzan egon nintzen. Ekaineko lehen ostirala, lagunekin plana eta lau pareten artean egoteko gogo gutxi. Baina, hala ere, bazen zerbait kontzertura bultzatzen ninduena. Ez nituen lehenago entzunak (zaila, taldearen hirugarren emanaldi publikoa baitzen hura), baina ezagunak nituen eta banekien zerbait zekartela esku artean, zerbait ona. Joanez gero, damutuko ez zaizula esaten dizun zerbait hori. Hala ba, lagun bat konbentzitu (garagardo pare bat tarteko) eta Karrikirira hurbildu ginen.
Zain zeuden atean taldekideen senide eta lagunak, baita Iruñeko euskal kultura zaleak ere, ez baita alferrik Karrikiri hiriko euskaldun eta euskaltzaleontzako zutarri eta nukleo. Barnean, betiko liburu eta arropa tartean, sabaitik zintzilikatutako bonbilek argitzen zuten oholtza inprobisatua, Hitzen Hotsak kontzertuetarako erabili ohi duten zoru zatia. Mikrofonorik ez, bozgorailurik ez. Hiru ahotsetan hasi zuten kontzertua pertsona bakar bat gehiago ere hartu ezin zezakeen publikoaren aurrean: Beterik gatoz sendagaiz, gu prest gaude ta hi non haiz, bidea hasi da ta ibil bedi, berandu da baina garaiz. Ez dakit berandu ote zen, baina bai garaiz. Noiz ez da garaiz gitarra, saxoa eta bibolina hartu, baxuari eta bateriari hots egin eta bidean hasteko? Haiek ere bazekiten, ibili ahala garaiz izanen zirela beti.
Biluzten bagara, errazagoa da idatzi zuen behin Sarrionandiak. Eta badirudi Ibil Bediko taldekideek ere hala uste dutela. Anplifikagailurik gabe, soinu gordinez aurkeztu baitziren Amets, Ibai, Areta, Javi eta Eder gure belarrietara. Entxufatu gabe, musikaren eta entzuleen artean harresirik eraiki gabe. Ahots biluziz, baina baita barrenak biluztera ere.Hasiera-hasieratik utzi zuten argi familiarteko kontzertua zela hura. Kantu bakoitzaren abiapuntua azaldu zuten, baita entzuleak galderak egitera animatu ere. Emaitza: giro intimoa, publiko emozionatua eta zortzi kanta, Ametsek esan moduan, herratik baino gehiago galeratik kantatuak, egiatik, zenbaitetan mingots baina gehiegizko dramarik gabe, bizitza bezain gordin eta soil. Eta Itoiz eta Balerdi Balerdiren bi bertsio eder, gazte hauek baino lehenago sortuak, eta bereziki adin batetik gorako entzuleak dantzan jarri zituztenak. Ostiral arratsalde hartarako ez zen gehiagorik behar.
Eta hau idazten ari naizelarik, egun batzuk joan dira kontzertua entzun nuenetik (are gehiago, bigarren kontzertu bat ere entzun nuenetik), eta bitarte horretan, Ibil Bedik burua atera du Euskal Herriko panorama musikalean. Niri damurik ez zait agertu ostiral iluntzea Karrikirin pasatzeagatik, eta orain zortzi kantako diskoa entzuten da behin eta berriz nire salako bozgorailuetatik. Ibil bedi!
Hitzen Hotsak- en azkeneko saioa iritsi da. Igande honetan hirugarren ziklo honi agur esanen diogu.
Jurgi Ekiza izango da saio honen sortzailea. Willis Drummond-eko abeslariak tarte atsegina izateko aukera emango digu ekainaren 9an, eguerdiko 12:00etan.
Maiatzari agur esanez eta eguzkiari ongi etorria emanez, hemen dugu ekaineko programazio kartela.
Ekitaldiz betea dugu hilabete hau, solasaldiak, liburu aurkezpenak eta hitzaldi musikatuak!
Hainbat sortzaileen bisita izanen dugu; Jurgi Ekiza Hitzen Hotsak-en azken saioan, Fito Rodriguez “Fake News” liburua aurkezten, Ibil Bedi talde berriaren aurkezpena edota Lucia Baskaranen “Gorputz madarikatuak” liburuaren aurkezpena eta solasaldia.
Bihar, ekainak 4, Samara Velte izanen dugu gurean. Bere libur berria aurkeztuko du “Nik sinesten dizut”, morboa aldentzeko irakurketa kritikoa proposatzen digu, indarkeria sexistaren hainbat forma nola gurutzatzen diren agerian utziz. Izaskun Arriaran izango da aurkezle eta solaskidea. Arratsaldeko 19:30ean, Karrikirin.
Hitzen Hotsak III zikloaren 2. hitzaldi musikatua hemen da.
Igande honetan, apirilaren 7an, Toño Muro izango dugu Karrikirin. Formatu honi jarraiera emanez, lau galderen bidez bere lanaren inguruan hitz egingo du. Saioa eguerdiko 12etan izanen da, sarrerak 6€an.
Toño Muro kantaria 1977az geroztik Tocamas, Fuletamol, Motos edota Fiebre taldeetan aritu da, ia beti Marino Goñi Gor diskoetxeko burua alboan izan duela. Euskal musikagintzan loria Balerdi Balerdi taldearekin lortu zuten 90eko hamarkadan, Lore etxea bezalako kantuei esker. Literatura du pasioa, eta musikaren alde irrazionala gogoko
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.