Zuk ere gora begira pasa duzu uda? Zein ederra den momentuan momentukoa bizitzen dugunean! Orain udazkena dator ate joka, beti bezain zoro, beti bezain goxo, beti bezain ipuingarria. Guk bidaia barruan eginen dugu, barrutik eta barrurako. Hitzetik bihotzetara eta bihotzetatik herrira. Iruiñeako alde zaharrak badu zerbait, Karrikiriko denda edo Labaren berotasuna akaso, hainbertze sekretu eta istoriok pizten dutelako aldiro.

 

Aurten ere, Euskal Herri osotik hurbilduiko zaizkigu kontalari, ilustratzaile, idazle, musikari eta ipuinen konplizeak. Gure buruak marrazoak ozeanoan bezala ibiliko dira, libre eta gure gorputzak sardinak latan bezala, estu eta bero. Zuk ere bertan egon nahiko duzu seguru eta guk leku bat gordeko dizugu. Zuk agendan apuntatu: Azaroak 7, 8, 9 eta 10ean ipuinen aroa berriz ere abiatuko baita.

 

Eta bakaizue zer esaten den, 4,4,4 sardina bakalau! Bai lagunak, 4. Edizioa dugu, ez da gutxi eta zurekin askoz gehiago izanen dira!

 

Aurtengoa ere ipuingarria izango da!