Iruñea Baiona Maiatzaldiari bukaera borobila emateko Aines Dufaur, IKAS argitaletxeko zuzendariak “Haur literatura, hizkuntza eta heziketa” hitzaldia eskainiko du. Hitzordua, maiatzaren 31n, Karrikiri Elkartean, arratsaldeko 19:00etan da.
IKAS euskal pedagogia zerbitzuak ikastresnak sortzen edo euskaratzen ditu, haur hezkuntzatik helduen irakaskuntzaraino, gai asko hukituz: hizkuntza, matematika, historia-geografia, zientziak…
Ikastetxeetan bereziki idazketa eta irakurketa lantzeko, IKASek haur literaturako albumak euskaratzen ditu edota obrak sortzen, adibidez Haserre gorria, Pello eta otsoa, Dutea trilogia… IKAS mediateka ere bada, eta irakasleei zuzenduriko animazioak antolatzen ditu.
Aines Dufaur, zuzendaria, IKASeko lanaz, haur literaturaz, hizkuntzaz eta heziketaz arituko zaigu heldu den astean.
Honekin itxiko dugu 2017ko Maiatzaldia; 8 ekitaldiz osatutako egitaraua eskaini dugu aurten (hitzaldiak, liburu aurkezpenak, bisita gidatuak, mahai inguruak, irakurketa literarioak, umore saioa eta errezitaldiak). Maiatzaldiaren helburua Iruñea eta Baionaren arteko kultur sorkuntzaren erakusleihoa izatea eta bi hirien arteko kultur harremanak sendotzea izan da.
Hitzaldia: “Haur literatura, hizkuntza eta heziketa”
Hizlaria: Aines Dufaur, IKASeko zuzendaria
Noiz: maiatzaren 31n, arratsaldeko 19:00etan
Non: Karrikiri Elkartea, Xabier karrika 4an
Antolatzaileak: Iruñeko Karrikiri Elkartea eta Zaldiko Maldiko Elkartea; Baionako Maiatz Argitaletxea eta Zizpa Gaztetxea eta Senpereko Hatsa Elkartea.
Babesleak: Iruñeko Udala, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Elkargoa.