Noiz bilakatzen da pertsona bat ikusezin? Zerk eragiten du gazte bat ikusezin izatea? Eta ikusezina baldin bada, nola sortu zaizkio ubeldu horiek? Ikusezina izateko boterea badu, zergatik bizi behar du beti beldurturik?

Eloy Morenok irabazi du bere lekutxoa gazte literaturan: idazteko grinak ultzatuta autoeditatu zuen bere lehenengo liburua (Gel boligrafo berdea) “best seller” bilakatu da, dagoeneko 200.000 ale baino gehiago saldu baititu. Horren ondoren beste zazpi liburu idatzi ditu, eta guztiek arrakasta handia lortu dute.

Ikusezina da euskaraz irakur dezakegun bere lehenengo obra. Bullying edo eskola-jazarpen kasu bat kontatzen digu: Eloy Morenok gaitasun bikaina erakusten du nerabe baten larruan jartzeko, eta gizartean askotan ikusten ez dugun arazo larri hori agerian uzteko. Gazte literatura izan arren, helduek ere irakurri behar lukete liburu hau, sikiera gazte mundua hobeki ulertzeko.

Hemen eskuragai.