icon_standard   Karrika 175. 2013ko abendua

Urteko batzarra eta Olentzeroren III Karrikaratzea

Gure bazkideek ongi jakinen dutenez, azaroko bigarren larunbatean urteko batzarra egin eta elkartearen plangintza onartu genuen. Hainbat bazkidek egindako ekarpenak jaso eta horiek guztiak prestaturiko plangintzara txertatuz, datozen hilabeteotan markatutako lan ildoak jarraitzeari ekinen diogu.

icon_standard   Karrika 174. 2013ko azaroa

Karrikiriren berri ematen

Gure denda ibiltariarekin Euskal Herrian barna ibiltzeaz gain (Tuterako Nafarroa Oinezen kasu), Karrikiriko elkarteko kideok maiz ibiltzen gara gure elkartearen berri han eta hemen ematen eta azkeneko asteotan euskara ikasten ari diren zenbait ikaslerekin egoteko parada izan dugu bideratzen ditugun zerbitzu eta ekimenen berri emateko.

icon_standard   Karrika 173. 2013ko urria

Hemen da KARRISOLASA!

Karrikiri elkarteak 2011ko urtarrilean abiatu zuen euskalgintzaren inguruko solasen egitasmoak hogei urrats egin ditu jada. Orain arte landutako gaiak, era guztietakoak, partaideen artean aukeratu ditugu eta eztabaidak bideratzeko testu bat eduki dugu oinarri: liburua, txostena, prentsa artikulua, podcasta edo filma.