icon_standard   Karrika 164. 2012ko azaroa-abendua


Euskalerria irratiarekin elkarlana

Aurreko alean Iruñerrian duela 25 urtetik euskara hutsean aritzen den Euskalerria Irratiaren urteurrenaz aritu bagintzaizkizuen, oraingoan eurekin egindako elkarlanaren berri eman nahiko genizueke, izan ere azarotik aitzina Karrikiri eta Euskalerria irratiko bazkideek aukera polita izanen baitute Iruñeko Irrintzi dorreko irratiari euren laguntza emateko.

icon_standard   Karrika 163. 2012ko urria

 

Urriak 12 irekita

Urriaren 17an bildu Karrisolasara

Udazkenaren arrastoan sartuta, Karrikiriko zerbitzuek martxa ona hartu dute jada eta Jone eta Belen, elkarteko bulegari eta dendaria gurera hurbiltzen den lagun orori harrera egiten diote; itzulpen bat egin, lanpostu edo pisu bat bilatu, establezimendu euskaldun baten berri eman edota euskaraz non ikas dezakeen informatzeko beharra duenari.

icon_standard   Karrika 162. 2012ko iraila

Karrikiriko zerbitzuak berriro martxan

Uda sasoia pasa ostean eta merezitako oporraldia amaitu ondoren, hementxe gaude Karrikiriko kideak berriro ere ikasturte berriari poliki-poliki neurria hartzen hasiak. Zer moduz zuek? Gustura aritu al zarete eta atseden nahikoa hartu al duzue? Esan bezala, guk berriro heldu diegu gure ohiko zereginei eta Karrikiriko zerbitzuak berriro martxan dira bete betean eta zuen eskura: lan poltsa, pisukideak, establezimendu euskaldunen errolda, itzulpengintza zerbitzua, hala nola gure Xabier karrikako denda eta bulegoa.