icon_standard   Karrika 154. 2011ko azaroa-abendua

Merkataritzan euskaraz 2012
Eguberriak eta establezimendu euskaldunen zerrenda

Larrazkena iristearekin batera, Karrikiri elkartean Iruñerriko establezimendu euskaldunen zerrenda (denda, taberna, jatetxe, e.a) berrikusteari ekiten diogu, Atarrabiako Karrikaluze elkartearekin eta Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Bada, ikuskapena azken bi hilabeteotan zehar egin ondoren, azaroa eta abenduko Karrika honekin batera zerrenda horren liburuxka berritua eskuratuko duzue, edozein erosketa egitera zoaztelarik euskaraz harrera non eginen dizueten jakin dezazuen.

icon_standard   Karrika 153. 2011ko urria

bazkidetza kanpainaAurten bai, euskaraz biziko naiz!!!

Ikasturte berria hastearekin batera, proposamen berriak egiten dizkiogu geure buruari eta asmo berriei ekiten diegu ilusio handiz eta gogotsu. Horregatik, guk proposamen sahiestezina egin nahi dizuegu, gurekin bat egin dezazuela eta euskaraz bizitzeko gogoa errealitate bilakatu dezazuela Karrikiriko bazkide bilakatuz.

icon_standard   Karrika 152. 2011ko iraila

Xabier Lete
Leteri omenaldia Iruñean

Merezitako oporraldia amaitu ondoren, hementxe gaituzue berriro ere Karrikiriko martxari neurria pixkana-pixkana hartzen. Ekin diogu jada gure egunerokotasunari eta jakizue gure Karrikiri elkartearen zerbitzuak berriro abian direla eta, betiko moduan, zuen eskura: lan poltsa, pisukideak, establezimendu euskaldunen errolda, itzulpengintza zerbitzua, hala nola gure Xabier karrikako denda eta bulegoa.