icon_standard   Karrika 144. 2010eko azaro-abendua

Larrazkeneko bisitariak

Gure inguruneko paisaiak marroi, gorri eta hori kolore ikusgarriez jantzi ondoren, zuhaitzak biluztu dira jada eta gure Xabier karrikako egoitzan bisitariak etorri zaizkigu larrazken parte honetan.
Lehenbizi Joseba Tapia heldu zitzaigun urriaren erdialdera “Ta tumba eta tira” haren azkeneko lanaren berri emateko.

icon_standard   Karrika 143. 2010eko urria

lamien orrazia

Lamien Urrezko Orrazia Karrikarentzat

Hau da hau udazkena behar bezala hasteko modua!! Izan ere, pasa den irailaren 23an oparitxo ederra ekarri baitzigun larrazkeneko haizeak. Zaldiko Maldiko Iruñeko elkarteak urtero banatzen duen Lamien Urrezko Orrazia saria jaso baitzuen 2.300 etxe baino gehiagotara banatzen dugun Karrika aldizkari honek, Nafarroako euskarazko hainbat hedabiderekin batera.

icon_standard   Karrika 142. 2010eko iraila

San Simon eta San Judas, joan zen uda…

Ziztu bizian pasa da, bai, urtero legez, uda partea; atsedena hartzeko eta hurbileko zein urrutiko bazterrak, kulturak eta jendea ezagutzeko sasoia. Atzean gelditu dira Sanfermin jaiak, gure hiriko kale bazterrak musikaz, burrunbaz eta zuri gorriz jantzitako jendez mukuru betetzen dituztenak.