icon_standard   Karrika 134. 2009ko abendua


Presidentea

Juan Luis Etxaburu “Ondarru”

Karrikiri elkarteak azken hilabeteotan eginiko hausnarketaren inguruan elkartearen presidentea den Juan Luis Etxabururengana jo dugu, haren iritzia jasotzeko asmoz hausnarketa horren arrazoiak eta nondik norakoak ezagutzeko.

Karrikirik hausnarketa aroa bukatu berri du. Euskalgintzako alor askotan krisia da bueltaka dabilen inpresioa.

icon_standard   Karrika 133. 2009ko urria

Azkeneko hilabeteotan eginiko hausnarketa prozesuaren ondorioz, Karrikiri elkartearen etorkizuneko lan ildo orokorrak zehaztuz joan gara poliki-poliki. Izan ere, sortu ginenetik gure xedea Iruñerriko euskaldunen mesedetan lan egitea baita, euskaraz bizi nahi dugunoi ahalik eta aukera gehien eskainiz.
Orain arte eginiko bideak garbi erakutsi digu indarrak ongi neurtzearen garrantzia eta, horrekin batera, koordinazio eta kudeaketa eraginkor baten beharra.

icon_standard   Karrika 132. 2009ko iraila


Oporretatik bueltan hemen gabiltza berriro ere, Karrikako aurreko zenbakietan adierazi genizuen moduan, elkartearen barne hausnarketan murgilduta etorkizunerako lan ildoak zehaztu nahian. Gogoratuko duzuenez, urtearen hasierako hilabeteetan ekin genion bide honi eta, Iruñerriko euskaldunei zuzendutako “Zubi honetan zu ere giltzarri” izeneko kanpainaren baitan, jardunaldi batzuk antolatu genituen.