icon_standard   Karrika 124. 2008ko abendua

Aterako al da aurrera?

“Aterako al da aurrera Mailope?” Horixe gure amona Inaxik ia astebururo errepikatzen didan galdera. Kezkatuta begiratzen nau halakoetan. Ez du soilik bertako aldizkariaren etorkizunak kezkatzen. Bere bilobaren lan gaindosiak kezkatuko du akaso gehiago. Badaki aste guztia lanean eman eta gero, asteburua iritsi, eta mendira edo juergara joan beharrean, ordenagailu baten aurrean jarri beharko dudala aldizkariari azken ikutuak emateko.

icon_standard   Karrika 123. 2008ko urria

Adrian Amberes XXI. mendean

Santxo Eltsokoaren katixima izan omen zen Nafarroa Garaian argitaratu zen euskarazko lehen liburua, eta gure eskuetara heldu ez bada ere, badakigu Lizarran inprimatu zela Adrian Amberesen moldiztegian 1561. urtean (ikusi Joxemiel Bidadoren Materiales para una Historia de la Literatura Vasca en Navarra).

icon_standard   Karrika 122. 2008ko iraila

Euskararen egoera nafarroan

Hemen esanen dudanak balioko du bereziki Nafarroa Garairako, baina, jakina, oro har, Euskal Herri osorako ere balio lezake.

Jarraitu baino lehen zera azaldu nahi dut, bi esparru nagusitan zatituko dudala orrialde honetan adieraziko dudana, alegia, bat, eremu publikoarena nolabait esateko: administrazioak, gobernuak, legeak, e.a., eta bestea, alor pribatuarena: harreman pertsonalak, kultur kontsumoa, euskara transmisioa, eta bat eta beste.