icon_standard   Karrika 114. 2007ko abendua

Estimuloak, biraoak, zurruntasun inoperanteak (eta beste)

1. Miquel Grosek idatzi duena baikortasun itxaropentsuaren injekzioa da. Zainetan optimismoa txertatu digu. Euskara Nafarroan onera bidean ari da. (Miquel Gros y Lladós. Recuperación del euskara en Navarra. Euskaltzaindia).
Baina guk askoz nahiago dugu negar lanturuka jardun eta Jeremiasen antzera euskararen hil kanpaiak ozenki jotzen ibiltzea.

icon_standard   Karrika 113. 2007ko urria

Alderantzizko kontzientziatze prozesuak

Lehenengo unea: kontzientzia euskalduna
Anabeli ez zaio bere izena gustatzen. Euskal izena ez den kontu horregatik. Bihotzean sartuta daraman arantzatxoa da, euskaldun oso ez sentitzearen kontu berberagatik. Alabari, horregatik guztiagatik, Garazi izena jarri zion.

Bigarren unea: errealitate erdalduna
D ereduan dabil Garazi.

icon_standard   Karrika 112. 2007ko iraila

Azokatik euskararen herrira kaosetik barna

Bertako ekoizpena
Hori gozaldia! Sakelaren zuloa ikusita Manhattango delikatesenen batean nagoela irudi arren, oso ongi sentitu naiz Zarauzko azokan baserritar emakumeei barazkiak erosten.
— Euskaraz eginez gero gustura zaude zu. Bota egin dit lagunak.
Terraza batean eseri gara.