icon_standard   Karrika 103. 2006ko urria


Eta eskolaren ondoren… aisialdia

Irailero izaten dugu kontu bera: eskola aldia hasten da. Gurasoendako sakela huste ederra bada, are ederragoa izaten da hartzen duten lasaitua, haurrak eskolan hasten baitira, behingoan! Eta lasaitua ere guraso euskaltzaleendako haien haurrak berriz hasiko baitira euskara aditzen egunean sei orduz ikasgela barnean.

icon_standard   Karrika 102. 2006ko iraila


100 esan eta auzolanean 11 gehiago

Karrika gure elkartearen hileroko leiho idatziak ehun ale bete ditu. Aldizkariaren atalen izaera eta edukia denborarekin moldatu eta egokitu ditugu Iruñerrian bizi garen euskal komunitateari eman beharreko informazioaren edukia hobetzeko asmoz. Bidean orri kopurua handitu dugu eta atal berriak sortu ere.

icon_standard   Karrika 101. 2006ko uztaila

Udaran maita nazazu gutxiago…

Kontsumorako gizarteak espazio eta denbora guztiak era homogeneoan moldatzera jotzen ditu eta, bere modura ere, urteroko zikloak erritualizatzen ditu. Garai honetan, aspertu arte entzuten eta irakurtzen dugu, uda gozatzeko sasoia dela- beraz,urtean zehar zer egingo dugu?-, atsedena hartzeko momentua dela- bitartean, ez al dugu horretarako zilegitasunik?-, edo eta “deskonektatzeko” garaia dela- harrien pareko garun aktibitatea eduki arte?- eta horrelakoak.