icon_standard   Karrika 94. 2005eko abendua

Gurean etorkin

Pertsona batek giza harremanak osotara bere hizkuntzan bizitzerik ez duenean etorkina dela edo atzerrian bizi dela pentsatzen dugu. Esandako arazoak hizkuntza horrek historian eduki duen espazio geografiko eta kulturalean gertatzen direnean…. gure errealitatera hurbiltzen gara.
Okindegian, banku etxean, autobusean edo zapata dendan sartu eta “egunon” esan ondoren harrera egiten gaituenak “buenas tardes” nabarmen eta garbia erantzuten duenean, euskal hiztuna ez da pozik sentitzen.

icon_standard   Karrika 93. 2005eko urria


Soro berriak ereiten

Hizkuntza komunikatzeko eta sortzeko giza gaitasuna da. Hizkuntzari esker norberaren eta besteen pentsaera ezagutu eta garatzen dugu eta hura erabiliz gizakiok harremanetan jartzeko aukera dugu. Hizkuntza bakoitza gaitasun horren lekukoa da eta pertsonak dituen behar komunikatiboak – maitatzeko eta gorrotatzeko, ingurua aldatzeko, mina gainditzeko, dibertitzeko edo kumeak hazteko- modu berezian gauzatzen ditu.

icon_standard   Karrika 92. 2005eko iraila

Dabilen herriari

Etengabe mugimenduan dabilen herria gara. Zenbaitetan, ordea, iruditzen zaigu zorabioan bizi garela eta inguruan gertatzen den orori aurre egiteko arnasa falta zaigula.
Euskararen herriak orain arte egindakoak argiki erakusten du geureari eusteko gai garela. Euskaldunok ez gara egoera normalizatu batean bizi, baina inork ez gaitu desagertzearen “normaltasunera” bidali.