icon_standard   Karrika 74. 2003ko abendua

Plazara

Gaur ahotik atera zaidan hitz-jarioaren ehuneko txikia ez da izan euskara nire bizitzan agertu den egoera bakarra. Etxera ailegatutakoan, atea itxi eta irratia, egunkaria eta aldizkariak han bertan ditut. Filmak, telebistan. Mezuak, posta elektronikoz. Musika, gelako epelean. Bai ongi! Mundua euskaraz!

icon_standard   Karrika 73. 2003ko urria

Leire eta Hamid itsasontzi berean

Adi, Iruñeko euskal marinelok: eser zaitezte,
ariketa bat egitera goaz eta.
Iruñerrian gaude baina…
Altxa daitezela beste nonbait jaio direnak.
Altxa daitezela orain hemendik kanpo ikasi edo lan egin izan dutenak.
Altxa daitezela orain inoiz beste norabait joan direnak.

icon_standard   Karrika 72. 2003ko iraila

Mintzoaren Lurraldeko hankabikoak

Bidaiaria eguzkiaren lehen argi printzekin esnatu da. Udazkeneko goiz honetan gosaltzen ari den bitartean, orain arte bizitakoaren inguruan hasi da hausnartzen: bai, ez dago dudarik. Euskara apaingarri hutsa zen etxezulotik atera eta Mintzoaren Lurraldea zeharkatzea erabaki zuenetik beste era batez ikusten du bere burua.