icon_standard   Karrika 64. 2002ko abendua


Eta horrela ibiltzen gera…

Eta horrela ibiltzen gera…
Urratsez urrats, ibilian egiten dugu bidea. Arinago ba-tzuetan, emekiago bestetan. Ttipi-ttapa, jauzika, zialdoka edo zuzen, baina atzeraka behin ere egin gabe. Gure berezko erritmoaz, bidaide gehiago lortuz eta mugarriak gaindituz.

…sortuz ta sortuz gure aukera…
Gune berri bat sortu dugu, garena are gehiago sustraitu nahian.

icon_standard   Karrika 63. 2002ko azaroa

Etorri haundiko etorkinak

Gaur egun, nonahi aurkitzen ditugu atzerritik etorritako lagunak; izan ere, sarritan iruditzen zaigu gero eta gehiago direla. Afrikarrak edozein eraikuntza lanetan, hego amerikarrak han-hemenka, ekieuroparrak ere gure artean, askotan nongoak diren ere esaten ez dakigula. Giza paisaia aldatzen ari zaigula garbi dago, beraz.

icon_standard   Karrika 62. 2002ko urria

Herri bera koloretan

Bizitza koloreduna da, eta Iruñerria biziki koloreanitza da hemen besteak beste jatorri ezberdinetako euskaldunak biltzen garelako. Euskaldun zaharrek zein euskararen mundura geroago heldu direnek komunitate anitza osatzen dugu. Baina oraindik ere topiko aspergarriek eta aurreiritziek bizirik diraute gurean.