icon_standard   Karrika 53. 2001eko abendua

Orekan, Herrien eta hizkuntzen ekologiaz

Garai bateko ekologiaren ideiek inguru fisikoari erreparatzen zioten gehienbat: natura gizakien erasoengandik babestu beharra zegoen, ingurunea eta gizateria bereizgarriak izango balira bezala. Errealitatean oinarritzen ziren intuiziook azken hamarkadotan gauza eta izaki guztien arteko harremana kontuan hartzen duen pentsamendu berri bat osatzen lagundu dute: kontserbazionismo hutsa alboratu eta garapen bideragarriaz hitz egiten dugu orain.

icon_standard   Karrika 52. 2001eko azaroa

Sareak harrapatuko zaitu!

Adi egon, irakurle. Sare itsaskor eta xarmangarri bat dabil Iruñerri osoan zehar. Baina ez diogu zertan beldurrik izan, berehala abiaraziko den askatasunaren sarekada honek gozatzeko aukera paregabea emango digu eta. Truke Sarea du izena, eta guztioi irekita dagoen sare honen bidez bertako euskaldunon arteko harremanak ugaritzeaz gain, betidanik norberaren gustukoak izan diren ezagutzak ikasi eta irakatsi ahal izango ditugu, ohiko “ikastaro” arruntik egin gabe.

icon_standard   Karrika 51. 2001eko urria

Karrikiriren proposamena

Karrikiri eratu genuenetik, duela bospasei urte, asmo nagusi bat darabilgu gure artean: hainbestetan aipatu dugun Euskal Komunitatea eratzeari gure laguntza ematea. Orain arte karrikara atera ditugun Karrikak irakurri badituzu, badakizu zertaz ari garen. Batean eta bestean, beti landu ditugu, zuzenago ala zeharkiago, horren guztiaren inguruko gaiak.