icon_standard   Karrika 50. 2001eko iraila

Bizipozak eta bizipenak


Euskaldunok, besteek bezala, baditugu geure pozak eta geure penak. Askotan, euskara aipatu eta amorrua, haserrea eta ezina etortzen zaizkigu geure baitara sarritan, Iparraldean galtzen ari delako, edo gazteak euskaraz mintzatzen ez direlako, edo heldu den urtean Nafarkariak Nafarroak sosik hartzerik izanen ez duelako.

icon_standard   Karrika 49. 2001eko uztaila

Euskara, udako eta eguneroko gozamena


Urte osoan zehar hizkuntza ikasten buru-belarri aritzen diren zenbait pertsonari ez omen zaie iruditzen euskara gozamenerako aukera ere izan daitekeela eta uda ailegatzen denean nahiago izaten dute euskara kontuak alboratzea. “Baina nola demontre jarraituko dut nik euskaraz noiz eta udan!

icon_standard   Karrika 48. 2001eko ekaina

In lingua nabarrorum


Esana dugu hainbatetan, eta denontzat gauza jakina da, hizkuntza guztien eta bakoitzaren bizitzan komunikabideen garrantzia zer nolakoa den. Horietan gauzatzen baita egunerokoaren joanaren bidea; hizkuntzaren beraren bilakaera horietan finkatzen baita sarritan. Baina ez hori bakarrik: komunitate baten nondik-norakoak ere sarri askotan komunikabideen bitartez islaturikoak bilakatzen dira.