icon_standard   Karrika 9. 1997ko abendua


Azaroaren hondar egunetan Nafarroako dialektologiari eskeinitako zenbait hitzaldi eta mahai-inguru izan dira Iruñean UEUk eta Euskalerria Irratiak antolaturik.
Badirudi behar diren urteak iragan direla, Batua sortu zutenetik, gaia plazaratzeko histerismorik gabe; funtsean gero eta jende gehiago kezkaturik dago
alor honetan.

icon_standard   Karrika 8. 1997ko azaroa

Bideak komunikatzeko


Hizkuntzak, komunitateen izaeraren ardatz izateaz gain, dakigunez, komunikazio tresnak dira; edo, bestela esanda, gure mezuen eramaileak, ibilgailuen gisara. Eta ibilgailuek harrizko edo asfaltozko bideak behar dituzten bezala, hizkuntzek ere beren bideak behar dituzte komunikazioa lortzeko, komunikazio sozialerako.
Hots, gure hizkuntzan zerbait komunikatuko badugu, edo mezurik jasoko, bideak beharko ditugu, KOMUNIKABIDEAK, hain zuzen ere.

icon_standard   Karrika 7. 1997ko urria

Oinez egunero


Urtero bezala heldu da, berriz ere, Nafarroa Oinez; aurten Tafallan bertako ikastolaren alde. Berriz ere jende andana bilduko da Euskal Herri osotik etorria. Harrigarria suertatzen da halako mobilizazio gaitza, gisa horretarako helburu batekin; eta urtero da gertatzen, mintzoak normalizazio-plan baten eskasiaren seinale.